Greba egin duten milaka ikaslek justizia klimatikoa aldarrikatu dute kaleetan
Fridays For Future gazte mugimenduak deituta, Donostiako milaka ikaslek greba egin dute gaur, eta hiriko kaleetara atera dira justizia klimatikoa eskatzeko. Gazteek bat egin dute mundu mailan deituriko grebarekin, Justizia Klimatikoaren Aldeko Nazioarteko Mobilizazio Astearen azken egunean.
Oihu antikapitalisten artean, sistema aldaketa aldarrikatu dute, planetan ematen ari den berotegi efektua munduko agintari politikoei leporatuz. Manifestazioaren amaieran Bulebarrean eginiko hitzartzeetan, Donostiako Fridays For Futureko kideek argi hitz egin dute: “Sinestsarazi nahi dizkiguten gezurretan ez gara eroriko, eta ezingo gaituzte materializatu. Sistemarentzat arrisku bat izan nahi dugu, mehatxu bat, eta halaxe izango gara”.
Arratsaldean berriro ere bilduko dira, 18:00etan Alderdi Ederren, nazioarteko deialdiarekin bat eginez beste manifestazio bat egiteko.
Jarraian, eguerdiko manifestazioan zehar jasotako irudiekin Joseba Parronek eginiko argazki bilduma: