Iristear da Super Xagu, eta prest dute Amara Berriko jaietako egitaraua
Udazkena hasi den arren, auzoetako jaiak ez dira bukatu Donostian. , eta egitaraua aurkeztu dute. Aurten, iaz bezala, Atano III.a frontoiaren aurreko aparkalekuan jarriko dute jai gunea, eta urriaren 7an hasiko dute muntai herrikoia. Super Xagu prest dago jaietarako, eta honakoa da jai batzordeak prestatu duen egitaraua:
Astelehena, urriak 7; asteartea, urriak 8; asteazkena, urriak 9
- 9:00 Mural herrikoiaren margoketa auzoko eskoletako haurren artean, eta jai gunearen muntaia herrikoia.
Osteguna, urriak 10 – Gazte Eguna
- 16:30 – 19:00 Haurtxokoa eta gaztetxekoa jaietan.
- 17:30 Triki poteoa Ilunki elkartetik hasita.
- 18:30 Gazte txupinazoa.
- 19:00 Jolasak.
- 21:00 Afaria.
- 22:00 Kontzertuak: Mugan eta Pronombres neutros.
Ostirala, urriak 11
- 16:30 Haurrentzako jolasak.
- 17:30 Mural herrikoiaren inaugurazioa eta kalejira.
- 18:00 Haurrentzako merendola osasuntsu.
- 19:00 Txupinazoa.
- 19:15 Danborrada.
- 20:30 Afariak Ilunki elkartean.
- 22:00 Folkaraokea.
- 23:00 Kontzertuak: Plan B eta DJ Miau.
Larunbata, urriak 12
- 11:00 Gynkana familian.
- 11:00 Iñigo Temprano pala txapelketa azkarra.
- 11:00 Kirol festa inklusiboa.
- 11:30 Paella txapelketa.
- 13:00 Bertso saioa: Maialen Akizu, Nerea Elustondo, Alaia Martin eta Eli Pagola.
- 14:30 Bazkari herrikoia.
- 16:30 Bingo al deu.
- 16:30-18:30 Ongi Etorri Eskolara taldearekin jolasak.
- 18:30 Elektrotxaranga.
- 20:30 Afariak Ilunki elkartean.
- 17:00 – 3:00 Sound System gunea Bassque Reggae kultur elkarteak antolatuta.
- 22:00 Kontzertua: Bidean erromeria eta DJ Sobria y Serena.
Igandea, urriak 13
- 12:00 Herri dantzak.
- 14:00 Bazkari herrikoia.
- 16:00 Karaokea.
- 17:00 Mus eta partxis txapelketa.
- 17:30 Bakarlariak.
Astelehena, urriak 14
- Jai gunearen desmuntaia herrikoia.