Arte Ederren eraikina botatzearen aurkako elkarretaratzea egin dute
Zinemaldiko azken eguna dela aprobetxatuz, Arte Ederren eraikina botatzearen aurkako elkarretaratzea egin dute Kursaalaren parean. Donostia Defendatuz plataformak deituta, 50 bat pertsona bildu dira, eta aldarri desberdinak oihukatu dituzte, hala nola, “Arte Ederrak ez bota” eta “udala, entzun, Arte Ederrak defendatu”.
Joan den astean, Donostiako Udaleko oposizioak (EH Bilduk, Elkarrekin Donostiak eta PPk) udal gobernuaren transparentzia falta eta eraisketa baimentzeko arriskua salatu zituen. Osteguneko udalbatzarrean, ordea, udal gobernuak erabaki zuen eraikinaren egoeraren txostenak helaraztea.