Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du sexu eraso batengatik
Emakume batek sexu erasoa jasan zuen Donostian, hilaren 19an, eta gaur aurkeztu du salaketa Ertzaintzaren komisaldegi batean, Segurtasun sailak adierazi duenez. Ez dituzte xehetasun gehiago eman. Donostiako Udalak erasoa gaitzetsi du udal adierazpen bateratu baten bidez.
“Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da. Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimari eskainiko dio udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia”, dio udalaren adierazpenak.
Udalak gaitzespena adierazteko elkarretaratzea egingo du bihar, 12:00etan, Alderdi Ederren. Parte hartzera deitu ditu herritarrak eta hiriko eragile zein elkarteak.