'Terminator 2' izango da denboraldiko lehen filma
Bang Bang Zinema zikloaren denboraldia urriaren 19an abiatuko da ohiko lekuan, Antzoki Zaharrean.
Donostiako Zinemaldia bukatu bada ere, hiriak eskaintza zabala du zinemari dagokionez. Bang Bang Zinema zikloa da horietako bat, eta aurreratu dute denboraldiko lehen filma zein izango den: Terminator 2. Urriaren 19an izango da lehen saioa, Antzoki Zaharrean (19:30).
Asteazkenean bigarren filma zein izango den esango dute. Larunbatetik aurrera, berriz, abonamenduak eskuratu ahal izango dira, eta bi egun beranduago sarrera solteak.