Erasotzailea udal langile bat dela jakinarazi du Eneko Goia alkateak
Intxaurrondo udal kiroldegian gertatu zen hilaren 19ko sexu erasoa. Eneko Goiak alkateak jakinarazi du Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsa agerraldian. Era berean, adierazi du erasotzailea udal langilea dela, Kirol Patronatukoa, zehazki. Erasotzailea Ertzaintzak atxilotu zuen atzo, erasotuak salaketa jarri ostean. Datozen orduetan pasako da epailearen aurretik.
Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin du Donostiako Udalak, gaur eguerdian, Alderdi Ederren. Udal talde guztietako ordezkariek parte hartu dute.