Pilarreko Ama osasun zentroaren eremua urbanizatuko dute
Duela egun batzuk hasi ziren Intxaurrondoko Pilarreko Ama osasun zentroa zena eraisten. Eremu horretan 54 etxebizitza eraikiko dira, erdiak babes ofizialekoak. Donostiako Udalak eremua urbanizatzeko proiektua onartu du.
Zarategi pasealekuaren espaloia berrituko dute, eta han dagoen autobus geltokian markesina bat jarriko dute. Era berean, pasealekuan aparkatzeko zazpi toki sortuko dituzte. Bestalde, Marrutxipi kalean aparkatzeko hamar toki sortuko dituzte, eta espaloi berria ere egingo dute. Osasun zentroaren aparkalekua zena, berriz, auzotarrentzako gune bilakatuko da.