Feminismo baserritar eta herrikoia, finantza etikoak eta ekonomia feminista izango dituzte hizpide datorren astean
Datorren asteartean, hilaren 8an, Feminismo baserritar eta herrikoia, finantza etikoak eta ekonomia feminista mahai-ingurua egingo dute Emakumeen Etxean Mundubat Fundazioak, Elkarcredit Elkartasunerako Elkarteak eta Finantzaz Haratago sareak. 18:30etik 20:30era izango da, eta Nikaragua eta El Salvadorreko elkarte eta kooperatibetako kideak bilduko ditu, feminismo baserritar eta herrikoiaz mintzatzeko. Euskal Herriko parte hartzaileak ere izango dira, finantza etiko eta alternatiboen inguruko esperientziak elkarbanatzeko.
Mahai-inguruaren helburua da ekonomia feministatik bertako eta nazioarteko alternatibak eraikitzeko beharra azpimarratzea. “Errealitate eta testuinguru anitzetako emakumeak eseriko dira mahaiaren inguruan gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean bultzatzen dituzten alternatiben berri emateko, baita euren bizitza, familia eta gizarteetan sistema horrek duen eragina hausnartzeko ere”, azaldu dute antolatzaileek. Irati Cifuentes Axpek gidatuko du saioa, Mugarik Gabeko Ekonomialariak GKEko eta Finantzaz Haratago sareko kideak, eta mahaiaren inguruan, zehazki, sei emakume eseriko dira:
- Josefina Roco Sanfilippo, Mundubateko Ekonomia Feminista alorreko kidea.
- Zaloa Perez, EkoSolFem-eko (Ekonomia Solidario eta Feminista) kidea, REAS Euskadi.
- Marlen Haydee Sanchez Calero, Nikaraguako Landa-eremuko Langileen Elkarteko kidea (Asociacion Trabajadores del Campo – ATC), Nikaragua.
- Lola del Carmen Esquivel Gonzalez, Gloria Quintanilla Kooberatibako kidea, Nikaragua.
- Ana Maria Quinteros Calles, El Salvadorreko Nekazari eta Abeltzainen Elkarte Nazionaleko kidea (Asociacion Nacional de Trabajadores Agropecuarios – ANTA), El Salvador.