"Inditex enpresarekin elkarrizketa bat grabatzea gustatuko litzaidake"
San Martin merkatuan daramatza lau egun, eta bihar arte izango da Zara dendaren aurrean. 'F**ck fast fashion' lelopean protesta egiten ari da.
Bost eguneko eserialdia egiteko asmoa du Jon Kareaga gazte zumaiarrak. Astelehen goizetik dago San Martineko merkatu aurrean. Zehazki, Zara denda aurrean jarri da. “Inditex enpresarekin elkarrizketa bat grabatzea gustatuko litzaidake”, azaldu du.
F**ck fast fashion kanpainarekin bat egin du Kareagaren protestak. Dokumental bat grabatzen aritu da Bangladeshen jantzi industriak pertsonengan duen eragina aztertzeko, besteak beste. Arropa ekoizten duten enpresa handiekin jarri da harremanetan, eta ez diote harrerarik egin nahi izan.
Hiru helburu bete nahi ditu Kareagak. “Batetik, jasangarria ez den sistema kritikatu nahi dut, eta horren inguruko kontzientziazioa bultzatzea. Bestetik, Bangladeshen tailer sozial bat abian jartzeko abian jarri dudan diru bilketaren berri emateko. Hirugarrenik eta azkenik, eta Inditex enpresarekin elkarrizketa bat grabatzea gustatuko litzaidake”.
Astelehenen gauean lotan geratzeko asmoa zuen, eta salaketa txiki bat jaso zuen Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren bidez. “Kalean lotan geratuz gero isuna 600 eta 6.000 euro artekoa izan zitekeela esan zidaten”. Aste honetan pertsona askorekin hitz egiteko aukera izan du. “Batzuk babesa adieraztera eta besarkada bat ematera etorri dira, eta beste batzuk eztabaidatzera. Beste hainbatek, berriz, esan didate nirekin ez daudela atere ados”.