Astronomia Jardunaldiak egingo dituzte Koldo Mitxelenan
Aranzadi Zientzia Elkarteak XXVIII. Astronomia Jardunaldiak antolatu ditu. Bi saio egingo dituzte Koldo Mitxelenan, lehena asteazkenean eta bigarrena ostegunean, 19:00etan. Begi hutsez ikusten ez de astronomiari buruz ariko dira.
Galaxiak izango dituzte hizpide, izar, nebulosa eta planetaz osaturiko estrukturak, alegia. Hauen barnean gertatzen dena azalduko dute. Horrez gain, zulo beltzez ere hitz egingo dute, lehen aldiz argitaratu baita aurten zulo beltz baten argazkia, irrati-teleskopioekin egindako sare global bati esker.
Asteazkenean, Miguel Angel Perez Torres ikertzaile eta astrofisikoak El puzzle de Arp299: Agujerosnegros que devoran estrellas hitzaldia emango du. Ostegunean, berriz, Isabel Marquez Perez ikertzaileak Galaxias, ¿activas o perezosas? hitzaldia emango du.