Erresidentzietako langileek Gipuzkoan zehar egingo duten martxa abiatu dute
107. greba eguna da Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroetan. Mobilizazioak iragarri zituzten, eta gaur abiatu dute Donostian Gipuzkoan zehar egingo duten martxa.
Datozen bi asteetan hainbat herri bisitatuko dituzte euren eskubideak aldarrikatzeko. Hala nola, Beasain, Ordizia, Zumaia, Zarautz, Irun, Eskoriatza, Arrasate, Tolosa, Billabona, Errenteria-Orereta, Eibar, Elgoibar, Azkoitia, Azpetia eta hilaren 18an bukatuko dute martxa Donostian.
Borrokan jarraituko dutela adierazi dute. Euskal erakundeek euren eta adineko pertsonen baldintzak hobetu ezean, protestan jarraituko dutela aldarrikatu dute.