Buskers kaleko musika jaialdia egingo dute asteburuan
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatuta, Donostiako kaleko musikaren Buskers jaialdia egingo dute bigarren urtez, ostegunetik igandera. Gipuzkoako hemezortzi duo eta bakarlarik joko dute hiriko auzo desberdinetako tabernatako terrazetan. Hainbat musika adituk osatutako epaimahai batek bost duo edo bakarlari hautatuko ditu, eta Gabonetako Azokan jaialdiko finala egingo dute. Hauek izango dira final horretan banatuko dituzten sariak:
- Lehenengo Sari Ofiziala: 1.200 euro. Epaimahai ofizialak aukeratuko du.
- Bigarren Sari Ofiziala: 800 euro. Epaimahai ofizialak aukeratuko du.
- Hosteleria Gipuzkoa Saria: 500 euro. Ostalariek aukeratuko dute.
Jarraian, jaialdiko egitaraua, egunez egun:
OSTEGUNA, URRIAK 10:
Convent Garden
19:30. Leiblack.
20:30. Pablo Veliz.
Baga Biga Faktoria
19:30. Yo y Ese.
20:30. Xabier Crehuet.
Labrit
19:30. Murgi.
20:30. The Last Waves.
Adi
19:30. Sokartean.
Ugari
19:30. Bi Bermol.
20:30. 3ZUR.
OSTIRALA, URRIAK 11:
Victoria Cafe
19:30. Iker Gutierrez.
20:30. Olaia Toral.
Room Mate Gorka
19:30. Ane.
20:30. Iker Gutierrez.
Pagadi
19:30. Ilargi.
20:30. Perez – Rock.
Sport K
19:30. Bi Bermol.
Aterpe
19:30. Maria Martinez.
20:30. The Last Waves.
LARUNBATA, URRIAK 12:
Reloj Berri
19:30. Leiblack.
20:30. Lee Junior.
Scanner
19:30. Ane.
20:30. Xabier Crehuet.
Txamarta
19:30. Maddi Almazor.
20:30. Pablo Veliz.
Zinema Corner
19:30. Maria Martinez.
20:30. Murgi.
IGANDEA, URRIAK 13:
El Muro
12:00. Perez – Rock.
13:00. Lee Junior.
Basque
12:00. Maddi Almazor.
13:00. Olaia Toral.
La Rebotika
12:00. Ilargi.
13:00. Taravento.
Abakando
12:00. Taravento.
13:00. Sokartean.
Basotxiki
12:00. 3ZUR.
13:00. Yo y Ese.