Klima larrialdiari buruzko Marruma Kulturala egingo dute urriaren 15ean
Marruma Kulturalen hurrengo saioak gai entzutetsua izango du hizpide urriaren 15ean. Izan ere, parte-hartzaileek klima larrialdiari buruz hitz egingo dute egun horretan, Joseba Permach politikari eta Donostiako Udaleko zinegotzi ohiak eskainiko duen hitzaldiaren harira.
Saioak Larrialdi klimatikoa, zurikeria ala alarma gorria izenburua darama, eta 19:00etan hasiko dute, Groseko Marruma elkartean.