Altsasuko gazteei ezarritako kondenen aurkako elkarretaratzea egingo dute
Auzitegi Gorenak kondenak murriztu dizkien arren, Altsasuko gazteek kartzelan jarraitu beharko dute, epaileak urtebete eta 6 hilabeteetatik 9 urte eta 6 hilabetera arteko espetxe zigorrak ezarri dizkielako.
Sententziari erantzunez, Preso dauden zazpi herritarrak aske gera daitezela exijitu dute euren gurasoek, Auzitegi Gorenaren erabakiak “injustiziari” jarraipena emango diola adieraziz.
Gazteei babesa adierazi eta Gorenaren sententziaren aurka agertzeko, Donostiako Ernaik elkarretaratzera deitu du, Gazteok Altsasurekin lelopean. Eguerdian ikasgelategian bilduko dira, 13:30ean, eta arratsaldean, berriz, Bulebarrean egingo dute protesta, 19:00etan.