Gaur hasi da arte eszenikoen Labo jaialdia
Eguerdian egin dute arte eszenikoen Labo XL (1) jaialdiko inaugurazio ekitaldia Tabakalerako Kutxa Kultur Plaza aretoan, hiru eguneko egitarau zabalari hasiera emanez. Inaugurazioaren ondoren, Agus Martinezen Fetopia antzezlana egin dute. Beste bi emanaldi egongo dira Tabakaleran gaur arratsaldean: Beatriz Txurrukaren Hago Carrera (Kutxa Kultur Plaza aretoan, 18:00etan) eta El pollo campero comidas para llevar taldearen Las actrices siempre mienten (Kutxa Kultur Kluba aretoan, 19:00etan). Bestalde, Ikertzio DJ-aren emanaldia eta Amaia Bonoren Ahora ya ikuskizuna egongo dira Convent Gardenen 20:00etatik aurrera. Tabakaleran eta Convent Garden tabernan egingo dituzte emanaldi guztiak eta hauek izango dira prezioak: Antzezlan solteetara joateko sarrerek hamar euroko prezioa izango dute, egun osoko paseak 12 eurokoa eta hiru egunetako abonamenduak 25 eurokoa.
Biharko ere egitarau zabala prestatu dute bai Tabakaleran bai Convent Gardenen: Carreterias, Tangel eta Benzal (Kutxa Kultur Plaza, 12:30); Nunca llevo falda porque no se cruzar las piernas, Angela Millano (Kutxa Kultur Plaza, 18:00); Pugna, Node (Kutxa Kultur Kluba, 19:00) eta It’s Furby, beach! Humanes, Furbys y viceversa, Cia Traspasarte (Convent Garden, 21:00) izango dira biharko ikuskizunak.
Larunbatekoak, aldiz, Gure baserri galduen gorputz biziak, Jon Ander Urresti (Kutxa Kultur Plaza, 17:00); Kourtney Kardashian, Sleepwalk Collective (Kutxa Kultur Kluba, 18:00); Amaro, Raquel Gualtero (Convent garden, 20:00) eta El Chow de las Fellini, Las Fellini (Convent Garden, 22:00) izango dira.