Hiru Hondartzetako Krosak ibilbide aldaketak eragingo ditu Dbusen autobusetan
Urriaren 13an, igandean, 30. Hiru Hondartzetako Krosa egingo dute; 10:00etan hasiko da Ondarretan. Hori dela eta, 9:45etik 10:45era gutxi gorabehera, Dbuseko autobusen lineetan aldaketak izango direla iragarri du konpainiak. Ibilbidearen aldaketa da aurtengo berrikuntza nagusietako bat, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, “korrikalarien iritzia kontuan izanik eta probaren muinari eta ikusgarritasunari eutsiz” egin dute. Autobusen aldaketak Kursaalean, Erdialdean eta Ondarretan izango dira.
- 8 Gros-Intxaurrondo, 9 Egia-Intxaurrondo, 29 Hego Intxaurrondo eta 42 Aldapa-Egia: Bulebarreko ohiko geltokiak bertan behera geratuko dira, Idiakez kalera lekualdatuz. Askatasunaren Hiribideko geltokiak ere kendu egingo dituzte eta Idiakez kalera eramango dituzte. Kursaal-eko geltokia Kolon pasealekura lekualdatuko dute.
- 13 Altza: Bulebarreko eta Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokiak bertan behera geratuko dira, Idiakez kalera lekualdatuz. Kursaaleko geltokia Kolon pasealekura lekualdatuko dute.
-
31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Bulebarreko geltokia Gipuzkoa Plazara lekualdatuko dute (14 linea). Kursaaleko geltokia Kolon pasealekura lekualdatuko dute.
-
37 Rodil-Zorroaga: Kursaaleko geltokia Kolon pasealekura lekualdatuko dute.
-
21 Mutualitateak-Anoeta, 26 Amara-Martutene eta 28 Amara-Ospitaleak: Bulebarreko geltokiak bertan behera geratuko dira, Okendo kalera lekualdatuz.
-
5 Benta Berri eta 25 Benta Berri-Añorga: Bulebarreko ohiko geltokiak bertan behera geratuko dira, Okendo kalera lekualdatuz. Zubieta 14 eta La Perla geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira eta Urbieta 6ra eramango dituzte. Ondoren, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik, Izoztegiko bidetik jarraituko dute; gero, Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta beren ohiko ibilbideei helduko diete berriro.
-
18 Seminarioa: Gipuzkoa plazako ohiko geltokia bertan behera geratuko da, Okendo kalera lekualdatuz. Zubieta 14 eta La Perla geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, Urbieta 6ra lekualdatuz. Antiguatik aurrera, ohiko ibilbidea eta geltokiak berreskuratuko dituzte. Ondoren, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik, Izoztegiko bidetik jarraituko du; gero, Pio Barojatik jaitsiko da Antiguarantz eta bere ohiko ibilbidearekin jarraituko du.
-
19 Aiete-Bera Bera: Gipuzkoa plazako geltokia bertan behera geratuko da Okendo kalera lekualdatuz.
-
16.Igeldo: 8:30etik froga bukatu arte: Antiguan, Funikular eta Satrustegi geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, Wiesbaden kalera lekualdatuz (behin-behineko geltokia, Brunet kalearekin duen bidegurutzean). 9:45etik 10:45era gutxi gorabehera, Gipuzkoa Plazako geltokia Okendo kalera lekualdatuko dute. Zubieta 14 eta La Perla-ko geltokiak bertan behera geratuko dira, Urbieta 6ra lekualdatuz. Ondoren, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik eta Izoztegiko bidetik jarraituko du; gero, Pio Barojatik jaitsiko da Antiguorantz. Mirakontxa, Miramar Jauregia, Baenako Dukea, Sanserreka eta Polokiroldegia-Sanserreka geltokiak kenduko dira eta Pio Barojara eramango dira.
Erdialderantz, lasterketa ateratzen den bitartean, 9:50etik 10:15era gutxi gorabehera, ondorengo geltokiak ere kenduko dira: Sanserreka 33, Sanserreka 25, Baenako Dukea 1, Mirakontxa 42, Mirakontxa 28 eta San Martin 57. Pio Barojara eta Artzain Onera eramango dira hurrenez hurren.
-
33 Gros-Antiguo-Igara eta 45 Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete: Zubieta 14 eta La Perla geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, Urbieta 6ra lekualdatuz. Ondoren, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik, Izoztegiko bidetik jarraituko dute; gero, Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta beren ohiko ibilbideei helduko diete berriro.
- Antigua aldeko lineak (5L, 16L, 18L, 25L, 33L eta 45L): 9:50etik 10:15era, gutxi gorabehera, Antiguatik Erdialdera doazen autobusak ezin izango dira Kontxa pasealekutik joan. Desbideratuko dira Satrustegi, Pio Baroja, Lazkano eta Aldapetatik, Easo kalea-San Martin-eraino iristeko. Ondarretako geltokia Esklabetan egingo da. San Martin 57 geltokia Artzain Onera eramango da.