Hasi da Amara Berriko burrunba!
Amara Berriko jai herrikoietako danborrada (Argazkia: Iñaki Agirre) Gogotsu hasi dituzte jaiak Amara Berrin. Tenperatura atseginaz lagunduta, hamarnaka auzotar Anoeta estadioaren alboan eraikitako jai gunean bildu dira, festarako prest. Auzoko jai batzordeak bota du aurten txupinazoa, Super Xagurekin batera, eta danborrada alaiarekin jarraitu dute festa. Pozik egoteko arrazoirik ez zaie falta, aurretik jardueraz beteriko asteburu ederra dute eta.


