Bere mendeurrena ospatzeko festa egin du 'Argia'-k Parte Zaharrean
Argiak bere urteurren festa ospatu du Donostian, Deskoloniza gaitezen! lelopean, hedabidearen lagunak elkartu eta kazetaritza independentea aldarrikatzeko. Egun osoko egitarauarekin, hainbat jarduera egin dituzte Parte Zaharrean zehar.
Goiza Urgull mendian egin dute zomorro bilaketarekin hasi dute, Iñaki Sanz biologoak eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak gidatuta. Guraso eta seme-alaba ugarik hartu dute parte jardueran.
Hasi gara zomorro bila Urgullen. "Urgull parke urbanoa da, baina irla moduko bat da Donostia erdian". Lehenengo pista eman dute Eñautek eta Iñakik: Baso azpiko narrastia da, baina hankagabea. Sugea dirudi baina muskerra da… #argiak100urte #DeskolonizaGaitezen pic.twitter.com/iUzzYC7D9D
— ARGIAk 100 urte (@argia) October 12, 2019
Eguerdian, berriz, Parte Zaharrean barrenako ibilbide historikoa egin dute, txistulariez lagunduta. Urko Apaolaza historialariak gidatu du saioa, eta Miren Artetxeren eta Beñat Gaztelumendiren bertsoek jarri diote doinua.
Ondoren, soka-dantza egin dute Konstituzio plazan, eta bazkalorduan, berriz, Trinitate plazara joan dira bazkari herrikoian parte hartzeko.
Giro ederrean ari gara bazkaltzen Trinitate plazan #deskolonizagaitezen #argiak100urte pic.twitter.com/N6kcSlDYYw
— ARGIAk 100 urte (@argia) October 12, 2019
Egitarauarekin jarraituz, jarduerez beteriko arratsaldea izan dute Parte Zaharrean: Pobresiak emanaldia, pailazoak Zuloaga plazan, NAN arrotzen jaurtiketa txapelketa, kalejira… Eta, eguna ongi amaitzeko, kontzertu sorta zabala Trinitate Plazan: Amaren Alabak, Mursego, Balerdi Balerdi eta Niña Coyote eta Chico Tornado.