[Irudiak] Giro paregabean hustu dituzte botilak Martuteneko Sagardo Egunean
Egun polita gaurkoa Martuteneko jaietan. Izan ere, auzoko Sagardo Egunak ehunka lagun bildu ditu goizean Arantzazuko Ama Ikastolaren jolastokian, sagardoa dastatu eta giro paregabeaz gozatzeko. Sagardotegiek jarritako postu batetik bestera zihoazela, ogitartekoak jan eta tarteka dantza egiteko aukera izan dute auzotarrek.
Bakailao txapelketak eta bertako produktuen merkatuak osatu dute goizeko plana, eta hura amaiturik, bazkari herrikoi zabala egin dute han bildutakoek, festarekin jarraitu eta giro ona gauera arte luzatzeko asmoz.
Irutxuloko Hitzak irudi bilduma osatu du Sagardo Egunean eginiko argazkiekin: