Rampufest jaialdia egin dute Martuteneko zabortegi batean eraikitako skateparkean
Euria egiten duen egunetan hiriak skatean ibiltzeko gunerik eskaintzen ez zienez, skater kolektibo batek bere kabuz ekin eta Martuteneko Ramputene skateparkea eraikitzen hasi zen duela bi urte inguru. Proiektua garatzeko leku gisa Barkaiztegi bidean zegoen zabortegi ilegal bat aukeratu zuten, eta errepide azpian dagoenez, egun euritsuetan ere skatean ibiltzeko aukera dute orain.
Zabortegia euren kabuz garbitu zuten, eta haien poltsikoetatik jarri dute parkea eraikitzeko behar izan duten dirua. Inolako dirulaguntzarik gabe, Ramputene handituz joan da hilabeteak pasa ahala, bertan eginiko jaialdietan bidutako diruarekin eta kolektiboko lagunen esfortzuari esker.
Gaur, Martuteneko jaiekin bat eginez, Rampufest jaialdia antolatu dute, parkea ezagutzera ematen jarraitu eta festarako gune alternatibo bat eskaintzeko asmoz.
Iraia Escobar Ramputene proiektuko kidea da, eta hura zertan datzan azaldu du: