Azaroaren 10eko hauteskundeetako mahaikideen zozketa egin dute
Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde berriak azaroaren 10ean izango direla jakinarazi zuen Pedro Sanchez presidenteak aste batzuk.
Hauteskundeetan botoa emateko Donostiako hautesle-errolda udalaren webgunean kontsultatu daiteke. Webgune horretan hiritarren errolda gaineko informazioa eskuratzeaz gainera botoa emateko pertsona bakoitzari dagokion hauteslekua, mahaia eta helbidea kontsultatu daitezke. Datuak kontsultatu ahal izateko NAN zenbakia eta jaiotza data sartu behar dira. Hautesle-zerrendako inskripzioak ezagutzeaz gain, kontsultak botoa eman behar den hauteskunde eskola eta mahaikide bezala izendatua izan zaren ezagutzeko aukera ematen du.
Alegazioak
Mahaietako kideen hautaketaren alegazioak egin ahalko dira Donostialdeko Hauteskunde Batzordean, Teresa de Calcuta plazako 1 zenbakian, 943 000 728 telefonoan, 943 000 702 faxean, eta alegaciones-JuntaElectoral-Donostia@justizia.eus helbide elektronikoan.