Aditu batek metroaren proiektuan antzeman dituen segurtasun arazoen inguruko hitzaldia egingo dute
Sute arriskuetan adituan den Hans Heydemann ingeniari alemaniarrak Donostiako metroaren proiektuaren segurtasuna aztertu du, eta Satorralaia plataformak jakinarazi duenez, hainbat araudi urraketa topatu ditu bere ikerketan. Osatutako txostenaren berri emateko, Heydemannek ‘Metroaren pasantea: tranpa hilgarria?’ izeneko hitzaldia eskainiko du urriaren 23an Groseko Okendo kultur etxean.
Adituak identifikatutako arazoak tunelei eta larrialdi-irteerei dagozkie, eta baita bidaiarien ebakuaziorako baldintzei ere. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.