Apustu etxeei buruzko hitzaldia eskainiko du Igor Meltxor kazetariak Amara Berrin
Igor Meltxor idazle kazetari ortuellarrak apustu etxeei buruzko hitzaldia eskainiko du Amara Berriko Ilunki kultur elkartean, urriaren 24an, Amara Berriko EH Bilduren eskutik. Zer dago apustu etxeen atzean? izena daraman saioak Euskal Herriko gazteen artean gero eta arrakasta gehiago izaten ari den negozioaren alderdi ilunak argitzea izango du helburu. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.