Donostiako 36ko gerraren inguruko seriea, urtea bukatu arte
Aurten 80 urte bete dira 36ko gerra bukatu zenetik, eta Donostia ez zen kolpisten eta errepublikanoen arteko enfrentamenduetatik kanpo gelditu. Donostiako gizon eta emakume ugari izan ziren gerrako protagonistak hirian, bai frontean egon zirelako, bai kartzelan sartu zituztelako, bai era batera edo bestera borrokatu zutelako. Hiriko eraikin eta gune esanguratsu asko ere gerrako lekuko zuzenak izan ziren, eta batzuk alde bateko zein besteko borrokalarien babesleku bihurtu ziren.
Horregatik guztiagatik, 36ko gerrari buruzko serie bat egingo du IRUTXULOKO HITZAk urtea bukatu arte, eta astero gerrako protagonista baten edo gerran zerikusia izan zuen hiriko gune erreportaje desberdin bat irakurri ahal izango da astekariko Atzera Begira atalean. Joan den astean argitaratu genuen serieko lehen erreportajea, Maria Luisa Bujanda donostiarraren istorioa kontatuz. Ostiral honetan irakurri ahal izango da serieko bigarren erreportajea, Viktoria Eugenia Antzokiak gerran izan zuen eraginaren ingurukoa izango dena.