Hiri-ereduari buruz hitz egiteko topaketa egingo du Donostia Defendatuz plataformak
Hiriko hainbat eragilek osaturiko Donostia Defendatuz koordinakundeak topaketa ireki bat egingo du larunbatean Amaran, hiri-ereduari buruz hitz egin eta hura aldatzeko aukerak aztertzeko helburuarekin.
Zer ari da gertatzen Donostian? Zer egin dezakegu? izenburua daraman saioak herritarren iritzia bildu eta “hiri-eredu honi elkarrekin aurre egiteko bide-orri bateratua osatzea” bilatuko du.
Topaketa goizean egingo dute, 10:00etatik 13:30era, Urbieta kaleko Amara Berri Eskolan.