Koban taldeak bi abesti berri grabatu ditu
Arrasateko Shot! estudiora itzuli da Koban banda donostiarra. “Plazer handia da lagunekin berriz ere lan egitea”, adierazi dute sare sozialetan. Bi abesti berri grabatu dituzte. Laster berritasun gehiago izango direla iragarri dute.
Duela hiru urte sartu ziren, lehen aldiz, Shot! eta Elektrika Grabaketak estudioetan, eta esperientzia errepikatu dute. Ander Barriuso teknikariarekin lan egin dute, berriz ere.
Taldearen izen bereko lehen diskoa pasa den urtean argitaratu zuten –hemen entzungai–, eta taldeko aldaketak gora-behera zuzeneko hainbat eskaini dituzte.