Emakumeentzat ibilbide bat egingo dute Altzan, espazio publikoen pertzepzioa eta erabilera aztertzeko
M-etxea arkitekturaren erabilerari buruzko ikerketa taldeak “Emakumeentzat* ibilbidea” antolatu du ostiralerako, hilaren 25erako. Altzako espazio publikoak aztertzea izango da ibilaldiaren helburua, baita “gauez ala egunez zeharkatzean, horiekiko gure pertzepzioa eta erabilera nola aldatzen diren ikusi ahal izatea” ere. Herrerako Euskotrenen geltokian hasiko dute jarduera, eta 19:30etik 21:30era iraungo du. Informazio gehiago nahi duenarentzat helbide elektroniko bat (metxeakolektiboa@gmail.com) eta telefono zenbaki bat jarri dituzte eskuragarri (610 534 617).
Ibilaldia Donostiako Puntu Kritikoen Mapa egitasmoaren barruan antolatu dute. 2014an hasi zuten proiektua, eta helburua da hirian ikusgarritasun edo irisgarritasun falta delako gatazkatsuak diren puntuak identifikatzea eta aldatzea, segurtasun falta sortzen dutelako herritarrengan, eta batez ere emakumeengan.