"Erabat onartezina da, eta horrelako jarrerek ostalarien zein hiriaren irudia kaltetzen dute"
Parte Zaharreko taberna batzuek turistei gehiago kobratzen dietela azaleratu du egunkari batek. Horrek zalaparta sortu du, eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak taberna horien jarrera gaitzetsi, eta elkartetik kanporatzeko espedientea irekiko diete.
“Erabat onartezina da”, adierazi du Eneko Goia alkateak Tokiko Gobernu Batzordearen osteko agerraldian. “Horrelako jarrerek ostalarien zein hiriaren irudia kaltetzen dute”, gaineratu du.
Donostiak Udalak ez du eskumenik ostalarien prezioen eremuan eragiteko, eta Eusko Jaurlaritzaren Kontsumobide erakundea da horretaz arduratzen dena. “Funtzionamendua aldatzeko eskatu diegu horrelako egoerei aurre egiteko”. Aipaturiko tabernei “arreta” deitu behar zaiela esan du Goiak. Era berean, Gipuzkoako Ostalarien Elkartearekin harremanetan jarri zen atzo alkatea, “bere kezka” adierazteko.