Anorexiaren eta bulimiaren inguruko jardunaldi bat egingo dute udaletxean
Anorexiaren eta Bulimiaren aurkako Gipuzkoako ACABE elkarteak 25 urte beteko ditu aurten, eta, hori dela eta, jate nahasteen inguruko jardunaldi bat egingo dute ostiralean, hilaren 25ean, Donostiako udaletxean. Horrelako nahasteak dituzten pertsonen laguntza-zerbitzuen eskaera ezagutzera ematea du helburu jardunaldiak, eta 16:00etatik 21:00etara izango da, udal batzar aretoan.