Donosti Reggae City jaialdia egingo dute lehen aldiz larunbatean
Urritik aurrera bi hilabetean ospatuko den Donosti Reggae City jaialdiaren lehen doinuak larunbatean entzungo dira Parte Zaharrean, Urraki eta Etxekalte tabernetan egingo diren emanaldiekin. Reggae Got Soul kolektiboak sorturiko egitasmoak hirian 1960 eta 1970 hamarkadetako ska, rocksteady eta reggae musika zabaltzea du helburu, eta hainbat artisten laguntzarekin kontatuko du bere ekitaldietan.
Lehenengo festa, hain zuzen, Bombadil Sound taldearen saioarekin hasiko dute, Ikatz kaleko Urraki tabernan, 19:00etatik 22:00etara. Ondoren, Natty Road, Selektah Amunda eta Ritxi Skataliteren emanaldiekin jarraituko dute jaialdia, 23:30etik aurrera, Mari kaleko Etxekalte tabernan.
Larunbateko festarekin batera, bi hilabetero egingo dituzten jaialdien daten berri ere eman dute antolatzaileek: azaroaren 22a eta 23a, urtarrilaren 10a eta 11, martxoaren 6a eta 7a, maiatzaren 8a eta 9a eta ekainaren 26a eta 27a.