Gizon bat atxilotu dute, sute bat eragitea eta genero indarkeriarekin lotutako homizidio saiakera egotzita

Berriki Donostiako Udalak jakinarazitakoaren arabera, Parte Zaharreko lokal batean izandako sutearen inguruko ikerketak aurrera jarraitzen du. Ustez sutea eragiteagatik atxilotutako gizonezkoak 49 urte ditu, etaUdaltzaingoak egiaztatu ahal izan duenez, lokalean zegoen emakumea haren bikotekidea da. Ondorioz, atxilotuari honako delitua egotziko diote: sutea eta homizidio saiakera, genero indarkeria testuinguruan. Era berean, adierazi dute atxilotutako gizona Udaltzaingoaren ziegan dagoela, epailearen aurrean deklaratzeko zain.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 7:50ean sute bat gertatu da Parte Zaharreko Jauregi Jeneralaren kaleko 10. zenbakiko lokal batean. Emakume bat barruan zegoen eta bere kabuz atera dela azaldu dute. Anbulantzia batek artatu du emakumea antsietateak jota, eta ospitalera eraman dute. Udalak azaldu du Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu duela, ustez sutearen egilea izateagatik.

HITZAkide HITZAkide