Hesiak gainditzeko eskailerak
Mugak Nazioarteko Arkitektura Bienalaren harira ekarri dute Fernando Claveria artistaren obra. Migranteen ihesaren eta ehunka kilometrotako zeharkaldiaren "drama" irudikatu nahi izan duela adierazi du.
Sei metroko altuera duen hesi batek banatzen du Espainia eta Marokoren arteko muga. Europara iritsi nahi duten migrante askok eskailerak erabili dituzte hesia gainditzen saiatzeko, eta horiek ekarri ditu Fernando Claveria artistak. “Adarrekin, oihal zatiekin eta sokekin egiten dituzte. Migranteen ihesaren eta ehunka kilometroko zeharkaldiaren drama irudikatzen dute”, esan du egileak. San Telmo Museoaren fatxadan jarri dituzte, eta azaroaren erdialdera arte izango dira ikusgai. Mugak Nazioarteko Arkitektura Bienalaren egitarauaren barruan dago.
Berria-ko Kristina Berasain kazetariak Melillako hesiari buruzko erreportaje zabala egin zuen