Sute txiki bat izan da Artzain Onaren katedralean
Suak organoa kaltetu du.
17:15ean sute txiki bat gertatu da Artzain Onaren katedralean, hain zuzen ere, katedralaren organoan.
Teknikari adituen balorazioaren zain, dirudienez kable batek su hartu du.
Kalteak txikiak izan dira eta ez da katedrala hustu behar izan.