Cristina Iglesiasen eskultura egiteko aurrekontuko partida 1.5 miloi eurotan handitzea erabaki du Tokiko Gobernu Batzordeak
Tokiko Gobernu Batzordeak bost gai onartu ditu gaur goizean. Alde batetik, onartu du 2019ko aurrekontuko Cristina Iglesiasen eskulturaren aurrekontu-aplikazioa 1.5 miloi eurotan handitzea. Honetaz gain, onartu dute eskultura egiteko, Santa Klara uharteko itsasargia hartzen duen eraikinaren birgaitze eta eraberritze proiektuko lanak egiteko, kontratazio espedientea 6 hilabeteko epean egin beharrekoa izatea, 1.5 miloi euroko finantziazioarekin.
Bestetik, onartu du euskararen erabilera sustatzeko helburua duten irabazi asmorik gabeko elkarte desberdinen 9 proiekturi 15.525 euroko diru-laguntza ematea, 2019ko Gastuen Aurrekontu Orokorreko kontu-sailaren kontura.
Onartutako hirugarren gaiak Artikutzako presarekin du zerikusia. Hain zuzen, presa partzialki eraisteko eta zerbitzutik kanpo jartzeko lanen proiektua idaztea xede duen kontratazio espedientea onartu du, kontratuaren formalizaziotik, 11 hilabetean egin beharrekoa, 70.785 euroko finantziazioarekin.
Laugarrenik, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du prezio publikoak ezartzea eta aldatzea udal zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik, hurrengo zerbitzuetan: udal errausketa-labeko zerbitzuak, gazteriaren bulegoaren zerbitzuak, larrialdietako etxeko zerbitzuak, gazte aterpetxeetako zerbitzuak eta ingurumena.
Azkenik, 2020ko taxien tarifak onartu dituzte. Hain zuzen, %0,75eko igoera aplikatzea adostu dute, I, II eta V tarifetako ibilitako kilometroaren eta itxaron orduaren prezioari, baita tarifa guztietan gutxieneko tarifaren barruko gutxieneko ibilbidea jaistea, 1600 metroetatik 1500 metroetara.