Helduentzako osasun eskola egingo du Morlanstarrak auzo elkarteak
Azarotik maiatzera bitartean egingo dute Morlansen 2019-2020 ikasturteko Helduentzako osasun eskola. Orotara, sei saio antolatu dituzte 60 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat, eta ikastaro guztien ordutegia 11:00etatik 12:30era izango da. Lehen saioa azaroaren 7an egingo dute, eta informazioa jaso eta izena emateko, 696 515 821 telefonora deitu beharko da arratsaldez.
Honakoak dira antolatu dituzten saioak:
- Azaroak 7, osteguna: Gure gorputza ezagutzen.
- Abenduak 12, osteguna: Erorketen prebentzioa, ariketa fisikoa.
- Urtarrilak 24, ostirala: Elikadura osasuntsua eta nutrizioa.
- Otsailak 21, ostirala: Alderdi sozial-emozional kognitiboak.
- Martxoak 21, larunbata: Loaren gorabeherak.
- Maiatzak 23, larunbata: Saio berezia.