Paul Naschyren bizitza bildu du Okendo Kultur Etxeko erakusketak
30. Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak Paul Naschy (Jacinto Molina Alvarez; Madril, 1934-2009) zinema munduko artista omendu nahi izan du aurten, eta bere bizitza guztia biltzen duen erakusketa bat antolatu dute Okendo Kultur Etxean. Naschyren artxibo pertsonala utzi dio bere familiak kultur etxeari, eta gaztetako argazkiak, lehen diseinuak, bere filmetako eszenetako irudiak eta beste hainbat elementu ikus daitezke erakusketan. Besteak beste, gaztetan Columbia Records diskoetxearentzat egindako disko batzuen azalen diseinuak daude ikusgai. Diskoetxe horrek Donostian zuen fabrika, eta IRUTXULOKO HITZAk erreportaje bat egin zuen martxoan horren inguruan, atzera begira atalean. Jarraian, erakusketan egin ditugun argazkien bilduma: