Puntu sorta ederra ekarri du Realak Andaluziatik
Asteburua bikaina izan da Realaren bi taldeentzat, izan ere, gizon zein emakumeek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte hurrenez hurren Sevillan eta Granadan jokatutako partidetan. Gonzalo Arconadaren taldea ongi lehiatu zen larunbateko neurketan, partida indartsu hasiz eta, bigarren zatian aurkariak erantzun zuenean, markagailuari behar bezala eutsiz. Imanol Alguacilen jokalariek, berriz, sailkapenaren burura bueltatzea lortu dute, Portuk lehenengo zatian eta norgehiagokaren azken minutuetan eginiko golei esker.
Hockeyan, Realak denboraldi berriari ekin dio asteburuan, eta bere lehen puntua lortu du Sardineroren aurkako berdinketarekin.
Eskubaloian, Bera Berak estualdia pasa du Elchen, baina partidaren azken segundoan eginiko golari esker, Imanol Alvarezen taldeak berdinketa lortu eta garaitua izan gabe jarraituko du behintzat beste astebetez.
Izotz hockeyan, aldiz, asteburua latza izan da Txuri Urdinentzat, bere bi taldeek galdu egin baitzuten larunbatean.
Saskibaloian, azkenik, Ibaeta Basketek Araskiren aurka galdu du, sailkapenean bizi duen egoera are gehiago konplikatuz.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
- Sevilla 1 – 2 Reala
Gizonezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
- Granada 1– 2 Reala
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 1. jardunaldia
- Reala 1 – 1 Sardinero
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila, 6. jardunaldia
- Bera Bera 25 – 25 Elche
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen senior maila, 7. jardunaldia
- Txuri Urdin 0 – 3 Sumendi (5)
Gizonezkoen senior maila, 8. jardunaldia
- Puigcerda 8 – 6 Txuri Urdin (Larunbata, 22:00)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
- Ibaeta Basket 56 – 62 Araski