"Donostiako euskaltzale oro deitzen dugu DET topaketetan parte hartzera"
 Asier Basurto eta Maddi Juanikorena Bagera elkarteko kideek aurkeztu dituzte DET topaketak. (Argazkia: Beñat Parra)
                    Asier Basurto eta Maddi Juanikorena Bagera elkarteko kideek aurkeztu dituzte DET topaketak. (Argazkia: Beñat Parra)                Azaroaren 16an egingo dituzte Donostiako Euskaltzaleen Topaketak San Telmo Museoan, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta. Hiriko euskararen aldeko mugimenduak azken hamar urteetan izan dituen aldaketak eta gorabeherak dituzte oinarri topaketek, mugimenduaren saretzeko eta etorkizunerako erronka bateratuak zehazteko helburuarekin. Hilaren 14ra arte egongo da zabalik izen-emate epea, Bagera elkartearen webgunean. Asier Basurto eta Maddi Juanikorena Bagerako kideek topaketen nondik norakoak azaldu dizkigute, eta parte-hartzeko hainbat arrazoi ere eman dituzte.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    