Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

DFG banatzaile farmazeutikoak lursaila erosi du Eskusaitzetan

Farmazeutika Portuetxe kalean du egoitza Union Farmaceutica enpresak. (Argazkia: Google Maps)

16.900 metro koadroko lursaila salduko dio Donostiako Udalak Distribuidora Farmaceutica de Gipuzkoa enpresari. Eneko Goiak azpimarratu du udalarentzat diru sarrera “garrantzitsua” izateaz gain, Union Farmaceutica enpresak biltegi nagusia Donostian mantentzea. “Albiste ona da hiriarentzat”. Gaur egun, Portuetxe kalean dute biltegia. 

Lursailak gehienez 13.000 metro koadroko eraikigarritasun eskubidea du, eta 10.800 metro koadroko eraikuntza eremua. Lursailaren salmenta prezioa 3.843.000 eurokoa da.

Martxoa hasieran Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu zuten Zubietako Eskusaitzeta industrialdea garatu eta merkaturatzeko.

HITZAkide HITZAkide