Lau hitzaldik osatuko dute Ikasbide elkartearen Azaro kulturala
Euskararen egunarekin bat eginez, abenduaren 1ean, bertso bazkaria egingo dute Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin.
Bihar, osteguna, Josune Otxotorenaren hitzaldi batekin hasiko du Azaro kulturala Amara Berriko Ikasbide kultur elkarteak. Beste hiru hitzaldi antolatu dituzte, eta guztiak elkartearen egoitzan izango dira 20:00etan.
- Azaroak 7, osteguna: Josune Otxotorenaren Groenlandia handia kayakez hitzaldia.
- Azaroak 14, osteguna: Ainhoa Arruabarrenaren Gure bizitza teknologiaren menpe hitzaldia.
- Azaroak 21, osteguna: Jose M. Plazaolaren Betizua. Euskal Herriko zezen gorria hitzaldia.
- Azaroak 28, osteguna: Amaia Etxeberriaren Elikadura eta nutrizio orekatu eta osasuntsu baten oinarriak hitzaldia.
Bestalde, abenduaren 1ean bertso bazkaria egingo dute Euskararen egunarekin bat eginez. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek parte hartuko dute. Bertso bazkaria 14:30ean izango da elkartean eta txartelak salgai daude (18:00etatik 21:00etara).