Kirol prebia

Bembibren garaipena lortzeko beharra du Ibaeta Basketek

ibaeta basket taldea (Argazkia: Ibaeta Basket)

Azu Muguruzaren taldea egoera lazgarrian dago. Ligan orain arte jokatu dituen zazpi partidetatik sei galdu ditu, eta denboraldi amaieran taulako azken postuetan ez egoteko, ahal bezain pronto erreakzionatu eta puntuak gehitzen hastea komeni zaio. Asteburu honetan aukera aparta du horretarako. Donostiarrek El Bierzorako bidaia egingo dute Bembibreren aurka neurtzeko. Leongoak ligako azken postuan daudenez, bigarren garaipena lortzeko itxaropenik ez zaie faltako. 

Hockeyan, berriz, Realak denboraldiko lehen irteera egingo du, Kanarietan Taburienteren aurka neurtzeko. Joan den asteko jardunaldian berdindu ostean, donostiarrek euren lehen garaipena bilatuko dute orain.

Futbolean, azkenik, Realak Leganes jasoko du Anoetan, taldea sailkapeneko lehen postura eraman dezaketen hiru puntuak lortzeko asmoz.

SASKIBALOIA

Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia

  • Bembibre – Ibaeta Basket (Larunbata, 18:15)

HOCKEYA

Emakumezkoen Ohorezko maila, 2. jardunaldia

  • Taburiente– Reala (Igandea, 13:00)

FUTBOLA

Gizonezkoen lehen maila, 12. jardunaldia

  • Reala – Leganes (Ostirala, 21:00)
HITZAkide HITZAkide