Behobia-Donostia euritsua, iruditan
Probako 20 kilometroak egin dituzten 27.000 lasterkariek euriari, haizeari eta kazkabarrari egin behar izan diote aurre.
Tarteka tregoa batzuk eskaini dituen arren, eguraldiak gauzak oso zail jarri dizkie goizean Behobia-Donostiako lasterkariei. Probako 20 kilometroak egin dituzten 27.000 lasterkariek euriari, haizeari eta kazkabarrari egin behar izan diote aurre ibilbidean zehar, eta handicap hori helmuga gurutzatu arte jasan behar izan dute.
Zorionez, errepidearen bi alboetan milaka pertsonen babes oihu eta txaloen beroa sentitu ahal izan dute, eta haizeak gaur hainbat aterki apurtu dituen arren, herritarrek amaierara arte jarraitu dute laguntzen.
IRUTXULOKO HITZAK irudi bilduma bat osatu du lasterketan zehar eginiko argazkiekin: