Ibaeta Basketek arnasa hartu du Bembibren
Taldea itotzear zegoen, baina El Bierzon Bembibreren aurka lortutako emaitzak oxigenoa eman dio Ibaeta Basketi. Etxetik zekarten egoera larriaz jabetuta, Azu Muguruzaren jokalariek gogotsu egin zuten salto pistara, eta bertakoek gauzak erraz jarri ez zizkieten arren, norgehiagoka kontrolpean izan zuten donostiarrek hasieratik amaierara arte. Gauzak horrela, Ibaeta Basketek ligako bigarren garaipena lortu du, eta itxaropentsuago igaroko du datorren asteburuko atsedenaldia.
Hockeyan, berriz, Realak ligako lehen porrota jaso zuen Taburienteren aurka. Donostiarrek partida ona egin zuten eta partida osoan zehar eutsi zioten markagailuari. Azken minutuan, ordea, epaileak seinalaturiko penalti korner batek neurketako gol bakarra ekarri zuen, eta Reala punturik gabe bueltatu behar izan zen etxera.
Futbolean, aldiz, Realak puntu bat eskuratu zuen Anoetan Leganesen aurka lortutako berdinketan, eta bosgarren da orain ligako sailkapenean.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
- Bembibre 63 – 70 Ibaeta Basket
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 2. jardunaldia
- Taburiente 1– 0 Reala
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Reala 1 – 1 Leganes