Pasealeku Berria itxita egongo da abisu hori eta laranjarengatik
Babes Zibilak abisu horia eman du olatu altuengatik. Hori dela eta, Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko da bihar goizeko 8ak arte. Ordu horretan abisu horitik laranja egoerara pasako da. Ondorioz, bihar goizeko 8etatik asteazkeneko 12:00akarte oinezkoentzat zein ibilgailuentzat itxiko da. Era berean, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia oinezkoentzat itxiko dira.
Etzi, 12:00etatik aurrera, abisu laranjatik horira pasako da hiria. 12:00etatik 00:00etara Pasealeku Berria oinezkoentzat irekiko da, baina ibilgailuentzat itxita jarraituko du. Bestalde, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia berriro irekiko dira.