Willis Drummondek kontzertu akustiko batekin aurkeztu du bere disko berria Donostian
Willis Drummond taldeak Zugzwang izeneko diskoa aurkeztu zuen ostiralean Parte Zaharreko Elkar liburu dendan, lokal barruan eskainitako kontzertu akustiko batekin. Bertara joan ziren hamarnaka pertsonek Lapurdiko hirukoaren abesti berriak zuzenean entzuteko aukera izan zuten.
Taldeak argitaratu duen estudioko seigarren diskoa da Zugzwang, eta hiruko gisa egin duen lehena. Dagoeneko osorik entzun daiteke Badok atarian.
Jarraian, ostiraleko kontzertuan jo zuten Lurrunaren atzean abestiaren zati bat: