Azken sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin du udalak

Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du, Alderdi Ederren, hirian gertatu den azken sexu erasoa gaitzesteko. Udal talde guztietako ordezkariek eta gerturatu diren hiritarrek isilean salatu dute gertaturikoa.
Nekane Arzallus alkateordeak udal talde guztien izenean hitz egin du: “Udalak irmotasunez gaitzesten du hirian gertatutako azkeneko indarkeria matxista. Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak”.
Udalak babesa eta elkartasuna adierazi dio biktimari, bai eta haren familia zein hurbilekoei ere. Era berean, ondorengoa nabarmendu du Arzallusek: “Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia eskainiko dio”.