Iker Laurobaren negua iritsi da

Iker Lauroba donostiarrak Negua disko berria argitaratu du. Urtero urtaro bati buruzko lana kaleratuko zuela iragarri zuen, iaz Udazkena aurkeztu zuenean. Hasi da Udaberria prestatzen, eta 2020an plazaratuko du. Uda ere osatzeko asmoa du.
Durangoko Azokan, abenduaren 7an, kontzertua emango du, eta orduan izango da lan berriaren aurkezpen ofiziala. Aldiz, datorren urteko otsailean Donostian aurkezpen kontzertu bat egingo du. Disko berrian, eta zuzenekoetan, hiru musikari ditu alboan: Leire Berasaluze, Olaia Intziarte eta Urbil Artola.
Hona hemen lanaren azala. Laster sarean eta plataforma digitaletan osorik entzungai egongo da.