'Zer dago apustu etxeen atzean?' hitzaldia emango du Igor Meltxor kazetariak Egian
Apustu etxeei buruzko Zer dago apustu etxeen atzean? hitzaldia eskainiko du Igor Meltxor kazetari eta idazleak gaur, azaroaren 12an, Egiako Txoko Internazionalistan. Auzoan “gutxienez hiru etxe” daudela ikusita, Egia Bizirik auzo elkarteak antolatu du hitzaldia, Euskal Herriko gazteen artean arrakasta handia izaten ari den negozioaren alde ilunak argitzeko helburuarekin. 19:30ean hasiko da hitzaldia.


