Hiriko itsasertzeko hainbat gune itxiko dituzte, alerta laranja dela eta
Babes Zibilak erabaki du alerta laranjaren neurriak ezartzea, une honetan, itsasgorarako ordubete falta denean, Pasealeku Berrian, Leizaola pasealekuan (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazian itsasoak duen indarra ikusita. Beraz, 18:00ak aldera, hiru pasealekuak guztiz itxiko dituzte. Itxiera gaur eta bihar, azaroak 15, egun guztian zehar bere horretan mantenduko dela iragarri du udalak.
Era berean, Herri-Segurtasun eta Herri-Babeseko sailak itxierak errespetatzeko eskatu du. “Aipatutako guneak itxi egiten dira pertsona guztien segurtasuna bermatzeko”, gogorarazi dute. Gainera, jakinarazi dute itxiera horiek ez errespetatzeak isunak ekar ditzakeela.