Ibaeta Basketek Joyce Cousseins-Smith jokalaria fitxatu du
Taldea indartzeko asmoarekin joko antolatzaile bat fitxatu du Ibaeta Basket saskibaloi taldeak. Joyce Cousseins-Smith frantziarra denboraldia bukatu bitarte ariko da Donostiako taldean. 30 urte ditu eta 1,65 da luze.
Ibilbide profesional luzekoa da Cousseins-Smith. Agde eta Montpellier taldeetan trebatu zen. 2006tik aurrera Frantziako beste hainbat taldetan aritu da: Lyon, Aix-en-Provence, Calais, Nantes Reze, Arras, Tarbes, Hainaut Basket, Villeneuve d’Ascq eta Landerneau.
Talderik gabe zegoen eta Ibaeta Basketek eskaintza onartu du. Lehen aldiz Frantziatik kanpoko talde batean ariko da. Laura Garciarekin egingo du topo Donostian. 2015-16 denboraldian elkarrekin aritu ziren Hainaut Basket taldean.